XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...): Gosea engainatzeko pastelak marrazten ditu Hanoi-ko jendeak.

Zer esango ote luke Marx-ek inoiz hilobitik jaiki eta halako albisteak irakurriko balitu!.

- Izen baten behar hori nik ez dut gehiegi ikusten - lagundu dit itsuak ondotik.

Sarkisek eskaini dion kanutua jaso eta Charlesi begiratu dio Joxe Manuelek.

Burutikan ere pasatu zaio zerbait, baina ez da esaten ausartu.

- Gero ere izango dogu nahiko denbora - erabaki du azkenik.

Druidari ez dio batere graziarik egin, baina isilik gelditu behar izan du denen onerako.

Etsiko zuenik ez zirudien, baina Joxe Manuelek toreatu du gure minotauroa.

Horretan gelditu gara. Izen kontuak baino premia haundiagoa zuela, egun hartakoa bezalako beste afari goxo baterako erabakiak lehen bait lehen hartzeak.

Eta besteak beste, zita finkatu eta ereserki bihurtu dugun gure kantu nagusiaren aire osasungarriak entzun ditugu ostera: kantatu dugu euskaldunok ahobatez.

Sabroso- iruditu zaio Sarkisi. Eta Erdialdeko Inperioaren dragoi guztiak direla medio, hurrengo ostiralean elkartzekotan gelditu gara.